2020/05/11

Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Martxoaren 12an, Koronabirusaren hedapena sahiesteko, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi zuen eskola-kiroleko jarduerak etenda geratzen zirela abisu berria eman arte. Orain, kontuan hartuta pandemiaren eboluzioa eta osasun-arloko agintarien gomendioak, Foru Aldundiak erabaki du amaitutzat jotzea eskola-kiroleko 2019-2020 denboraldiko jarduera.
Programa horretan parte hartzen duten kirol-federazio eta -entitate guztiei jakinarazi die, dagoeneko, erabaki hori.