Urriaren 9ra arte
Urriaren 9ra arte luzatu da Bizkaiko Patinaje Federazioak antolatzen dituen hastapen-ikastaroetan izena emateko epea. Dakizuenez, izen-emateak Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren webgunearen bidez egin behar dira: http://apps.bizkaia.net/BKIN/servlet/webAgentBKIN?ATOMQINPUTQoperationName=BKINMenu&IdInscripcion=IdInscripcion&idioma=EU
Ondo dakizuenez, zoritxarrez, hasieran programatuta genituen datak eta kokalekuak etenda daude, harik eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hastapen-ikastaroak egiteko baimenak ematen dituzten arte. Baimenak ematen dizkigutenean, egutegi berri bat bidaliko dizuegu, ikastaroen datak eta kokalekuak adierazita.
Esteka honetan ikus ditzakezue antolatzen ditugun eskola-hastapeneko ikastaroak:
https://drive.google.com/drive/folders/1h0xEIXgd_UF13VCDjy0_MIKF3zmgLrT3?usp=sharing